2011/11/07

Zaragueta eskolan  San Martinak ospatzeko ohitura dugu. Bazkaldu ondoren kantatu egiten dugu, kantuak ezagunak dira: Markoxek Egin Eban,Erre Errekina... Ondoren gaztain-erreak  jaten ditugu, bakoitzari bost edo sei gaztain ematen dizkigute eta ia denei gustatzen zaizkie. Bukaeran eskolako zaharrenak kabezudoak izaten dira. Aurten gu gara seigarren mailakoak eta saiatu gara korrika asko egiten eskolako umeek ondo pasatzeko. Urtero bezala ondo atera da dena.


                                NEREA ERQUICIA SARASUA
                                IÑAKI SARASOLA AGIRREZABALAGA
                                NAGORE GONZALEZ TORRE

2011/11/03


Kurtso hasieran Morgako barnetegi batean egon ginen Meakaur izena duena.
Bizkaian dagoen herri txiki bat da Morga.
Gu bakarrik ez ginen joan, Igorreko LH6ko ikasle batzuekin joan ginen.
Denak lagunak egin ginen aurreneko egunetik oso jatorrak zirelako denak.
Bazkaldu ondoren Igorrekoek beraien gelako atea marko eta guzti puskatu zuten gelara iritsi orduko.
Bazkalondoan bost talde egin genituen eta jokoak egiten hasi ginen.
Gehiena gustatu zitzaigunak "gaueko jokuak" izan ziren.
Han geundela kutxa bat aurkitu zuten ikasle batzuek eta han barruan: libreta eta panpin batzuk zeuden.
Egun batean Andra Mari izeneko auzo batera joan ginen, han joko asko egin genituen eta futbolean ibili ginen.Orain korreo elektronikoz hitzegiten dugu Igoarreko lagunekin.




2011/06/22

Eskolako bideoklipa

Jakingo duzuen bezala eskolan olatz izeneko batekin lip dub a egin genuen eta orain You Tube daukagu beno hemen azpian ikusiko duzuen hau da gure lip dub-a

2011/02/06

jasangarritasunaren bandera jarri zigutenekoa


Badira sei urte aurtengoarekin Zaragueta Herri Eskolan Agenda 21 proiektuan sartu zela. Urtero gai bati lotuta ingurumenarekiko hainbat eremutan murgildu gara eskolan, partaidetzan lan egin dugun eskolako guztiok: ikasleak, irakasleak eta abar. Hala, elektrizitatea, hondakinak, berziklapena,. landu ditugu, eskolan txertatu eta aldi berean herriko egoeraren azterketa eta diagnosiak osatu. Honen guztiaren ondorioak beraz, bai eskolan eta bai herrian islatu nahi izan ditugu eskolako guztiok.