2011/11/03


Kurtso hasieran Morgako barnetegi batean egon ginen Meakaur izena duena.
Bizkaian dagoen herri txiki bat da Morga.
Gu bakarrik ez ginen joan, Igorreko LH6ko ikasle batzuekin joan ginen.
Denak lagunak egin ginen aurreneko egunetik oso jatorrak zirelako denak.
Bazkaldu ondoren Igorrekoek beraien gelako atea marko eta guzti puskatu zuten gelara iritsi orduko.
Bazkalondoan bost talde egin genituen eta jokoak egiten hasi ginen.
Gehiena gustatu zitzaigunak "gaueko jokuak" izan ziren.
Han geundela kutxa bat aurkitu zuten ikasle batzuek eta han barruan: libreta eta panpin batzuk zeuden.
Egun batean Andra Mari izeneko auzo batera joan ginen, han joko asko egin genituen eta futbolean ibili ginen.Orain korreo elektronikoz hitzegiten dugu Igoarreko lagunekin.




No hay comentarios:

Publicar un comentario