2012/06/08

Esperimentuak

Guk ( Nagore, Jenni eta ni Iñaki.) "Kortxopun" esperimentua egin genuen eta eta besteek (Maider, June eta Nerea.) "Aspiradora" esperimentua egin zuten. Gure esperimentua honako hau zen:

OSAGAIAK("Kortxopun"):
-Bikarbonatoa
-Ozpina
-Fairy edo amoniakoa
-Sagardo botila edo kristalezko botila bat
-Kortxoa
-Ura
Honakoa zen prozedura:

Hartu botila  erdi ur, bota ozpina, bota Fairy edo amoniakoa, bota bikarbonatoa, bota berriz ozpina,  bota berriz Fairy edo amoniakoa. Jarri kortxoa, nahastu botila ondo eta utzi lurrean. segundu batzuen ostean  kortxoa  osagaiek sortutako gasen ondorioz airean aterako da.

OSAGAIAK("Aspiradora")

-CD edo disko zahar bat

-Powerade edariaren tapa
-Globoa
-zelo

 CD-aren gainean  itsatsi Powerade edariaren tapa; Powerade edariaren taparen goiko partean jarri globoa eta itsatsi zeloaz haizeak alde egin ez dezan.  Puztu globoa, jarri mahai baten gainean  eta askatu. CD-a  mugitu egingo da globoak mahaiaren gainean egindako presioaz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario